XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

OGI-LABEA / 120 M.KO ARETOA.

Eguzkiarekin batera Abere bat zatikatzen ari dira harakinek.

Okinek labe aurrean dihardute.

Gizonik gehienek jan dute.

Beste batzu jantokira joateko txandaren zai daude.

Jantoki ez dago urrun.

Hara sartu aurretik eskuak garbituko dituzte.

Gazteluko kanpaiak bezerdia, bederatziak, jo zai daude horretarako.

Krac-eko jendearentzat lanaldia eguzkiaren irteerarekin batera hasten da eta eguzkiaren sarrerarekin batera amaitu; edozein arotan hamabi ordu ditu egunak eta gauak ere bai.

Eguneko orduak luzeagoak dira udan eta laburragoak neguan.

Ez da, orain bezala, hirurogei minutuko ordu aldaezinik.

Horrelako bizimoduan egunargiaz bete-betean balia daiteke, eta hala egin behar, zuziek eta kandelek ez bait dute ondo argitzen.

Gainera gutxi eta garesti dira.